Mutiko batek Ozeano Pazifikoarei buruzko idazlan bat egin behar zuen eskolarako. Bere osaba eta zaldi bat lagun dituela Ozeano Pazifikora abiatzen da, gero idazlana egin ahal izateko. Irudimenezko eta fantasiazko bideetatik zehar egiten dute ibialdia. Gauza harrigarriak ikusten dituzte: guraso gaiztoak hezitzeko eskolak, hiri elektrikoa, botoi bat zapalduz janaria ematen duten zuhaitzak. Azkenean mutikoak egiten du idazlan hori, baina ez Ozeano Pazifikoarei buruz, bidean izan dituzten abentura guztiak kontatuz baizik.