Autor: JOSE RAMON AMONDARAIN, JOSE RAMON AMONDARAIN
ISBN: 849109217X
EAN: 9788491092179
Espazioaren barrea / La risa del espacio (Guernica) San Telmo Museoak eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak asmatu eta ekoitzitako proiektua da.Jose Ramon Amondarain donostiar artistaren asmo handiko proposamena da, Pablo Picassoren Guernicari bere 80. urteurrenean eskainitako erakusketa parearen bigarren zatia osatzen duena. Lehendabizikoa Artiumen aretoetan burutu zen 2012. urtean, Malagako artistaren lan zirraragarriaren 75. urteurrena ospatzearekin batera, Denbora eta premia (Guernica) izenaren pean. Askok dakitenez, Jose Ramon Amondarain egungo artista errespetatuenetako bat da, bere lan osoan ia beti margolanen eta argazkien bidez arte biziaren munduan sortutako kontraesanak eta paradoxak jorratzen dituelako, bizirik dirauten eta oraindik ere artearen sistemak inposatzen dituen kopiaren, jatorrizkoaren, errepikagarritasunaren, fetitxearen tekniken eta diziplinen nozio sakratuak zalantzan jartzen dituztenak.Proiektu hau Jose Ramon Amondarainen eta beste sortzaile handi baten, Bernardo Atxagaren, topaketaren eszenatokia izan da, gainera. Jose Ramonen lantegian, artelanak sortzeko prozesu betean, gogoetak, ideiak eta hausnarketak partekatu dituzte, eta orain guri eskaintzen dizkigute, argitalpen honen bidez.aLa risa