IGELA ETA ARROTZA - Max Velthuijs, MAX VELTHUIJS



Condizioni del lotto: Normale (con segni di utilizzo normale)

Autor: Max Velthuijs, MAX VELTHUIJS

ISBN: 8498435161

EAN: 9788498435160


Mende laurdena bete du Igelak, Max Velthuijs ilustratzaile eta idazleak asmaturiko pertsonaiak, mundu osoan arrakasta nahiz sariak irabazi dituenak.50 hizkuntzatara itzuli da bilduma hau, kalitate artistikoa eta bizitzako oinarrizko gaiak uztartzen dituena: maitasuna, adiskidetasuna, beldurra, heriotza, autoestimua, integrazioa...Edizio gaurkotu honekin egungo haurren eskuetan jarri nahi ditugu Igelaren eta haren lagunen abentura eder eta hunkigarriak, umorez eta jakintzaz beteak.Arrotz bat iritsi da basora eta Igelaren lagunek susmo txarrak dituzte. Beren ustez, Arratoia zikina eta lapurra da, baina Igela ez dago hain seguru: ezagutu egin nahiko du Arratoia, eta adiskide bihurtuko dira biak. Basoko gainerakoek begi txarrez begiratzen diote oraindik Arratoiari, baina honek larritasunetik salbatzen dituenean aldatuko dute iritzia.
avatar bookiboo
Da 09/10/2025
Spagna (Madrid)
Venditore registrato come privato.

Vedi più lotti di Ttarttalo

Vedi più lotti di Ttarttalo, S.L.

Vedi più lotti di Max Velthuijs