KRISTALEZKO GILTZA - Dashiell Hammett, DASHIELL HAMMETT



Condizioni del lotto: Normale (con segni di utilizzo normale)

Autor: Dashiell Hammett, DASHIELL HAMMETT

ISBN: 8493946052

EAN: 9788493946050


Ned Beaumont ez dabil suertean: asteak daramatza jokoan dirua galtzen, eta jokoak ez du buelta ematen. Paul Madvig, hiria gobernatzen duen gangster talde bateko burua eta bere nagusia, adiskide mina du. Henry senatari txotxongilo ustelarekin duen tratuari esker manejatzen ditu Madvigek legez kanpoko negozioak hirian. Baina Paulek, bere tratua sendotzeko, senatariaren Janet alabarekin ezkondu nahi du Neskak, ordea, gorroto du Madvig.Senatariaren semea, Taylor Henry, hilda aurkitzen du Ned Beaumontek klub baten sarreran. Bada denboraldi bat Taylor Henry Paulen alaba Opalekin dabilela, nahiz eta Madvigek debekatu dion harreman hori. Heriotza horren ondoren, norbait hasi da zabaltzen gutun aztoragarri batzuk, hiltzailea Paul Madvig dela zeharka adierazten dutenak Ned Beaumontek inork eskatu ez badio ere argitu egin beharko du zer gertatzen ari den.Kristalezko giltza omen zuen Dashiell Hammettek kuttunena bere lanen artean, edo salbatzen zuenetako bat behintzat. Zuzeneko eragina aitortzen zaio, besteak beste, Coen anaien Millers Crossing filmean. Uzta gorria eta Maltako belatzarekin nobela beltzaz gozatu duenak hemen du, seguru aski, Hammetten emaitzarik finenaz gozatzeko aukera.
avatar bookiboo
Da 09/10/2025
Spagna (Madrid)
Venditore registrato come privato.