SANDIA-GIDARIA - Antonio Rubio, ANTONIO RUBIO



Condizioni del lotto: Normale (con segni di utilizzo normale)

Autor: Antonio Rubio, ANTONIO RUBIO

ISBN: 8491722394

EAN: 9788491722397


"Sandia-gidaria hiri handi zoro eta alienatzaile bateangirotua dagoen istorio polita da. Baina giro eskasekohalako lekuetan ere, gertatzen dira gauza harrigarriak,bereziak eta ezohikoak, bai horixe! Esaterako, gurekontakizun honetan, sandia-hazi bat ernetu, handitu,loratu eta kale-argi bati kiribildurik fruituak ematenditu, parra argitsua bilakaturik.Testu errimatu hau Antonio Rubiok egina da, eta bereegitura erritmikoak eta osaerakoak tradiziozkoliteraturan dute jatorria, baina, hori bai, gaur egungohiri giroko agertokian gure garaira ekarrita. Eraikuntzaketa merkataritza-guneak, zarataz gain-gain eginda joanetorrian dabiltzan ehunka auto hartzen dituzten kaleak,estresak eta teknologia berriek biziki jota han-hemenkadabiltzan biztanleak, egun gu guztiontzat ezagunsamarra den agertokira eramaten gaituzte. Nolahaurtzaroko begirada gardenak eta lotsarik gabekoak,hala neska-mutikoen naturaltasunak eta sormenak ereerrutina izugarri horrekikoak egin, eta, tak!, paisaia iluneta kutsatua koloretsu eta baketsu bilakatzen dute.Emilio Urberuagaren ilustrazioek -kolore bizi etaanitzeko paleta, trazuen dinamismoa eta ekarpengrafiko burutsuak tarteko direla- istorioan bertankontatzen deneko halako zerbait gure ingurumarian ereamestera eta irudikatzera gonbidatzen gaituzte; lehenbegiratuan gehiengoaren begietara oharkabean pasatueta munta gutxikoa denak oraina eta geroa markatukoditu egunerokotasunean."
avatar bookiboo
Da 09/10/2025
Spagna (Madrid)
Venditore registrato come privato.

Vedi più lotti di Pamiela Argitaletxea

Vedi più lotti di Antonio Rubio

Vedi più lotti di Xabier Olaso Bengoa