Aita. Bi silaba, hainbat esanahi. Norberak sentitzen duen harrotasuna, hanka sartzeko beldurra, azaltzera ausartzen den eztitasuna, une oro erakusten den maitasuna. Hainbat aita mota ezberdin dago, baina gauza bera desio dute guztiek: norberaren seme-alaba munduko zoriontsuena izatea.