Donostiako familia aberats bateko emakume alargun bat hilda aurkitzen dute. Hasieran, adina dela eta bihotzekoak eman diola uste da; autopsia egin ondoren, ordea, norbaitek emakumeari bihotza jostorratz batez zeharkatu diola garbi geratzen da. Arazoa isilpean gorde nahian, kasua Jon Bidart detektibearen esku uztea onena dela erabakitzen dute familiartekoek