- "Sara, nor zara?" autismoaren fenomenora hurbiltzeko modu poetiko eta goxoa da. Narratzaileak ederki kontatzen digu nolakoa den bere arreba: haren presentzia misteriotsua, haren aldarte ezin aldakorragoa, arrebarenganako emozio eta sentimenduak, familiarekin duen lotura mota... Komunikazioa, elkarri ulertzea, beti da zail samarra, baina Sararekin... Izugarri berezia da.